Helburua
Espaloi gainean edo oinezkoen erabilera publikoko guneetan ibilgailuak igarotzeko lizentzia lortzea.
Izapidea nork egin dezakeen
Edozein pertsona fisiko edo juridiko, pertsonalki edo ordezkari bidez.
Tramitea nola egin daitekeen
Telematikoki: orri honen behealdean dagoen Instantzia berria botoiaren bidez.
Eskatzailea administrazio publikoekin elektronikoki harremanak izan BEHAR DITUEN PERTSONA JURIDIKOA EDO SUBJEKTUA bada, horrela bakarrik aurkeztu ahal izango du.
Aurrez aurre, udaletxeko bulegoetan.
Aurkeztu beharreko agiriak
Pasabide-lizentziaren eskaera beteta eta interesdunak sinatuta.
Lokalaren kokapenaren argazkia, pasabideari eragin diezaioketen hiri-elementu guztiak adierazita.
Lokalaren krokis kotatua, ibilgailuentzako eremuak, sarbideak, korridoreak eta abar adierazita.
Zenbatekoa
Ordenantza Fiskal arautzailean ezarritakoa.
Nola eta noiz ebazten den
Pasabidea lokaletan (garajeak, lantegiak, garbiketa-tunelak, etab.) sartzeko ematen da. Ez dago baimenduta pasabidean ibilgailuak aparkatzea.
Lokalek irekitzeko lizentzia behar dute.
Familia bakarreko etxeek lehen erabilerako lizentzia behar dute.
Espaloi-zintarria beheratu behar bada, obrak eskatzailearen kontura izango dira eta baita hori seinaleztatzea ere. Seinaleztatzearen araudia baimena emateko unean adieraziko da.
Pasabidea emateko jakinarazpenean, interesdunari adierazten zaio pasabide-plaken jokoa jaso dezakeela udal-bulegoetan/izapidetze-unitatean (Udaltzaingoa), dagokion fidantza ordaindu ondoren.
Pasabide baten titularra izateak pasabide-tasaren alta fiskala eta dagokion urteko ordainketa dakar berekin.